XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez dut esango ene ideia antikonformistetan nik nuela arrazoi: egiak begitarte asko ditu eta....

- Baina oraindik ere uste dut arrazoi nuela ene ideiok euskeraz agertu nahian.

- Ezen euskal literatura idatzia hain da gauza txikia, hertsia, interes gabekoa (Euskaldunek, ez soilki auzo herrietako literatura handiak, baina baita ere txikiak: Finlandiakoa, Gales herrikoa, Okzitaniakoa, Bretainiakoa ere... Europakoez baizik ez mintzatzeko, istudiatuko balitukete, ikusiko lukete zenbat atzeratuak dauden), hain da gauza erkina, diot, non euskal idazle batek gauza pertsonalak, ez ohituak, esatera gertu daudenean, pozik hartu behar bailukete haren herritarrek, eta lagundu; traba ipintzeko eta irain egozteko ordez.

GALDERA.- Entzun ditut zure arrazoiak eta ezagutzen ditut haienak... Beraz, ez da erreza auzi hau konpontzen gaur-gaurkoz behintzat.

ERANTZUNA.- Ez horixe! Baina gauzak horrela dira eta tira!, ez du balio kexa nadin; ez ditut nik ene herritarrak aldatuko, fanatismuaren kontra ez baitut iskilorik.